2008/04/22

Bideoa

Ea gustatzen zaizuen guk aukeratutako bideoa:

2008/04/07

Aukeratutako gaia



Hiruhilabete honetan egin beharreko lana Igoin eta nire artean burutuko dugu.

Blogg-honetan lantzen ibiliko garen gaia euskara izango da, euskararen presentzia 2.0 web orrietan hain zuen.

Espero dut denon gogoko izatea eta interes handiz irakurtzea.

Nire aurkezpena




Kaixo irakurtzaileoi,

Ni Ianire Martinez naiz, 21 urte ditut eta Lekeition bizi naiz. Dakizuen moduan Atzerritar Hizkuntzako 3.maila egiten ari naiz eta espero dut hau izatea unibertsitate honetan iraungo dudan azken urtea. Karrera hau egitea aukeratu nuen izan ere, ingelesa asko gustatzen zaidalako, batez ere haurrei irakasteaz hizketan ari garenean.

Ezagutzen nauzuen bezala, fisikoz neska argala eta luzea naiz. Ilea hori-marroi kolorekoa daukat eta aurpegi borobila. Begiak urdinak ditut, sudur txikia eta ahoa berriz, handia.

Izaeraz, neska alaia naiz, beti bainago barrez algaraka. Baina badakit seria jarri behar denean jartzen ere. Pertsona langiletzat kontsideratzen dut neure burua, nahiz eta juergetan lehena apuntatzen ni izan. Lagunen laguna naiz eta konfidantzazkoa gainera; niri ahoa zabaltzerik ez dago.

Espero dut nire aurkezpena gustatu izatea eta zerbait niri buruz gehiago jakitea.