2008/04/07

Nire aurkezpena




Kaixo irakurtzaileoi,

Ni Ianire Martinez naiz, 21 urte ditut eta Lekeition bizi naiz. Dakizuen moduan Atzerritar Hizkuntzako 3.maila egiten ari naiz eta espero dut hau izatea unibertsitate honetan iraungo dudan azken urtea. Karrera hau egitea aukeratu nuen izan ere, ingelesa asko gustatzen zaidalako, batez ere haurrei irakasteaz hizketan ari garenean.

Ezagutzen nauzuen bezala, fisikoz neska argala eta luzea naiz. Ilea hori-marroi kolorekoa daukat eta aurpegi borobila. Begiak urdinak ditut, sudur txikia eta ahoa berriz, handia.

Izaeraz, neska alaia naiz, beti bainago barrez algaraka. Baina badakit seria jarri behar denean jartzen ere. Pertsona langiletzat kontsideratzen dut neure burua, nahiz eta juergetan lehena apuntatzen ni izan. Lagunen laguna naiz eta konfidantzazkoa gainera; niri ahoa zabaltzerik ez dago.

Espero dut nire aurkezpena gustatu izatea eta zerbait niri buruz gehiago jakitea.

No hay comentarios: