2008/05/27

(...)

Hizkuntzaren kalitatearen inguruko kezka planteatu denean, haur eta gazteen hizkerari dagokionez batez ere, honako gabeziak azpimarratu nahi dira: zuzentasunari begira, hizkuntzaren ezagupen maila eskasa dutela; jatortasunari begira, baliabide aberats batzuen ezagupen falta dutela eta, azkenik, egokitasunari begira, hizkuntza sorkuntza eza erdal jatorriko espresioen erabilera masiboa dela eta.

Euskararen hizkuntza komunitateak mendeetan zehar belaunaldiz belaunaldiko transmisioa segurtatuta bazuen ere, azken urte hauetan egiturazko ahuldade sakonak ere azaleratu dira: ezagupenaren eta erabileraren arteko aldea, euskararen ofizialtasunik eza Iparraldean eta Nafarroan... Beste alde batetik, euskara batua sortu eta hedatu da, euskara modernitatera eramanez eta euskalkien arteko inkomunikazioarekin bukatuz. Guzti hau ikusita, euskal hizkuntza komunitatearen barne ezaugarriak aldatu dira, euskaldun elebakarrik ez dagoelako eta euskaldun guztiak elebidunak direlako. Baita euskaldunen artean gero eta gehiago direlako jatorriz erdaldunak eta erdaraz euskaraz baino hobeto moldatzen direnak.

Bestetik, euskaldunen kopurua handitzen ari da Iparraldean izan ezik. Izan ere, gero eta euskaldun gehiago dago, batez ere haur eta gazte euskaldunei esker. Aipatu beharra dago gazte euskaldunen artean gero eta gehiago direla jatorri erdaldunekoak.

Euskararen transmisioari dagokionez, esan behar da 16 urtetik gorakoen artean, gehiago direla lehen hizkuntza edo ama-hizkuntza erdara izan eta euskaraz ongi hitz egiten dutenak, lehen hizkuntza euskara izan eta guztiz edo partez galdu dutenak baino. Askotan gertatzen da haurrek kanpotik dakarten euskara "okerra" nagusitzea; erdal hitzak... Ondorioz, Belaunaldi berrien euskarak eklektizismoaren ezaugarriak dakar berarekin. (...)

No hay comentarios: