2008/05/27

(...)


Gaur egun, euskara, inoiz bete izan ez dituen esparruetan, normaltasun osoz erabiltzen da, baina berarenak izan diren hainbat esparrutan beherantz egin du, erdararen presentzia dela medio.
Horrez gain, gazte euskaldunen euskara maila ez da ona, adierazkortasun arazoak dituztelako eta zuzentasuna eta egokitasuna nahastu egiten dituztelako. Gainera, erdarei funtzio komunikatiboa ematen diete eta euskarari aldiz, funtzio sinbolikoa eta politikoa.

Adierazkortasunean aurrera egin nahi badugu, ezinbestekoa dahizkuntzaren erabilera bermatzea. Erabilera bera baita hizkuntza ikasteko modurik egokiena eta berori ezagutzeko biderik nagusiena. Ondorioz, erabilera esparruak irabaztea garrantzitsua da hizkuntzaren kalitatean. Kalitatean hitz egitea hizkuntzaren normalizazioaz hitz egitea baita. Jakin dezazuen, normalizazioak hiru ezaugarri eskatzen ditu; lehenik euskararen lege babesa, bigarrenik belaunaldi berrien euskararen ezagupena bermatzea eta hirugarrenik, eta azkenik, hizkuntza normalizazioaren aldeko jarrera zibiko-politikoa bultzatzea. Hauek oinarrizko faktore eta baldintza batzuen menpe egongo dira; beste batzuen artean motibazioa, familia eta berezko ingurunea, hezkuntza sistema, hedabideak...

No hay comentarios: