2008/05/27

XVIII.menderarte ez da piztuko hegoaldean literatura, konflikto erlijiosorik ez zelako egon.

XVIII.MENDEAN Larramendi lehen idazlea izan zen. Txikitatik hasi zen jesuita bezala eta Salamankako unibertsitateko irakasle handia izan zen. Jende intelektualaren artean entzun zuen euskarak ez zuela balio eta ez zuela balio gramatikarako. Hau entzunda Larramendi haserretu eta bere bizi guztia euskarara dedikatzea erabaki zuen, euskarara aztertzera. Lehenengo euskal gramatika idatzi zuen baina erdaraz, titulua "El Imposible Vencido" jarri zion euskal gramatika erakutsiz.


Hiztegi bat egin zuen latinetik, gaztelaniatik euskarara eta "Diccionario Trilingue" jarri zion izenburutzat. Berak uste zuen Iberiar penintsulako lehen hizkuntza euskara zela. Bere lanekin euskaldunen artean harrotasuna sentitzen zuen euskararengatik. Euskaldunak animatu zituen eta lehen mugimendu literarioa hegoaldean izan zen eta jarraitzaileak Bizkaian eta Gipuzkoan eduki zituen. Iparraldean, Sarako Etxeberri medikuak euskararen aldeko apologia egin zuen. Honek euskaraz idatzi zuen apologia eta esaten zuen posiblea zela euskaraz hezitzea jendea eskoletan. Ez zuen eduki jarraitzailerik iparraldean.

No hay comentarios: