2008/05/27

Euskararen kalitatea

Euskararen Aholku Batzordeak aginduta, "Euskararen Kalitatea. Zertaz ari garen, zergatik eta zertarako" izeneko ikerketa lana kaleratu zuten Kike Amonarrizen, Andoni Egañaren eta Joserra Garziaren eskutik.

Gure bloggerako ezinbesteko informazioa iruditu zaigu hauek egin zuten ikerketa lana, eta horregatik gure irakurtzaileei ikerketa honen nondik norakoa eskeintzea nahi izan dugu, denaren laburpen bat eginez eta testuaren beraren atal batzuk zuzenean sartuz.

Euskararen kezka nagusietako bat alor, eskualde eta hiztun berriak irabazteaz gain, zabaltzen ari garen euskararen kalitatearena da. Euskararen eta euskarazko baliabideen kalitatea hobetzeko ahaleginak egin beharko litzateke. Baina arriskurik handiena hizkuntza kalitatea gramatika hutsetik kontsideratzea da. Horregatik, euskararen kalitatearen hiru mailak azpimarratu behar dira; zuzentasuna, jatortasuna eta egokitasuna. Zuzentasunari dagokionez, Euskaltzaindiaren arauen araberako euskera da zuzena, bestetik, jatortasunari dagokionez, euskararen senaren edo usadioaren araberakoa den euskara hartzen da jatortzat eta azkenik, egokitasunari dagokionez, bere xederako egokia dena da euskara egokia.

Orain arte beti zuzentasunari eman zaio lehentasuna eta ondoren jatortasunari. Hauen aldean kontzeptu aldakorra da egokitasuna, komunikazio egoera bakoitzak bere egokitasun propioa behar duelako, eta duelako. Hain zuzen ere, lan honen ardatza egokitasuna da, eta egileek diotenez, baita euskararen erabilera sustatzeko egiten dituzten lanen ardatza ere izan behar luke.



Egokitasunean eragiten duten faktore garrantzitsuenak xedea, xede-taldea edo audientzia, mezu-bideak eta hiztun-hizlariaren hizkuntza gaitasuna dira, beraz hizkuntzaz kanpokoak dira den-denak. Egoera jakin baterako hizkera egokia zein den erabakitzea ez da erraza eta arazo honen aurrean albo erdaretara jotzeko ohitura dago, euskararen beraren baliabideetara baino. (...)

No hay comentarios: