2008/05/06

EUSKARA EGOKIAREN BEHARRA

(Honako sarrera hau idazterakoan, informazio iturri baliotsu batengana jo behar izan dugu; http://euskarazikasi.blogspot.com/ Hemen irakurri dezakezuen testuaren atal bat, zuzenean bertatik jasotakoa da.)

Argi dago euskararen egoera aldatu beharra dagoela edota irtenbide bat aurkitu beharra dagoela, baina hori denok egin behar dugun gauza bat da, bakar batek egiten baitu ez delako ezer aldatuko.

Lehenik behetik hasi beharko litzateko dena ongi irten dadin; hezkuntza sistematik, hedabideetatik... Denen ardatz nagusia egokitasuna izan beharko litzateke, hizkuntza egokia izatea.

Baina kalitatea kantitatearekin lotzeak ez dauka zentzurik. Izan ere kalitatea gauza bat da eta bestea kantitatea. Izan liteke hiztun askoko hizkuntza batek kalitaterik ez izateak edota alderantziz. Euskararen kalitateaz hitz egitean hiru mailei egiten diegu erreferentzia; zuzentasunari, jatortasunari eta egokitasunari. Argi izan behar dugu zuzentasuna, jatortasuna eta egokitasuna diogunean zer esan nahi dugun eta horren araberako euskara erabili. Garrantzitsua komunikatzeko gaitasuna da, eta ez perfekzio gramatikala.

1950-1960ko iraultzak euskara batua ekarri zigun, euskaldunok elkar ulertu ahal izateko, euskarari itxura modernoa emateko, idatzia erabiltzeko...
Denok dakigu euskara batua dela komunikabideetan, irakaskuntzan erabiltzen den hizkuntza, baina hortik kanpora? Euskarak gauzarik politena duena dituen euskalkiak dira, hauexek lortzen baitute euskara aberatsa izatea eta bizitasuna ere izatea. Euskara batua izeneko euskara hotz eta motz honek hitz egiteko era biziago eta adierazkorragoen bila erdarara jotzea eraman gaitu eta hau ikusita takian tokikok euskara eta hitz egiteko erregistroak landu eta bultzatu beharko lirateke, euskarak dituen hutsuenak erdarak bete ez dadin.



Askotan gazteoi leporatu izan zaigu guk ez dugula gure hizkuntza nahikoa erabiltzen, adierazkortasun arazoak ditugula eta gure utzikeriak eraman duela euskara dagoen lekura eta gezur horrek eraman izan gaitu erabilpena lehentasunezko ardatz gisa hartzera, beste esparruen gaineko balioa emanez. Baina adibideek kontrakoa erakusten dute: nola mintzatuko da herritar bat euskaraz administrazioko funtzionario batekin, autobuseko gidariarekin... hauek ez dakitenean? Erabilera oso garrantzitsua da, baina berau sustatzea ez da soilik gazte euskaldunoi dagokiguna. Erabilera sustatzea euskaraz bizitzeko aukerak sortzea ere baita: hedabideak euskaldunak izatea, ikasketak euskaraz burutu ahal izatea... Hori gabe, euskara erabiltzeko oso eremu txkia izaten jarraituko dugu.

Hainbeste urte joan dira eta ez alperrik. Urteotako lanak eta esfortzuak emaitzak ekarri dizkigu. Egia da euskararen egoera gogorra dela eta aldaketa sakonak behar ditugula egoera hori aldatzeko. Baina orain arte bezala, euskara egunerokotasunean aritzeak ekarriko digu etorkizun oparo bat

No hay comentarios: