2008/05/27

XVII.MENDEAN idatzi ziren euskarazko lan gehienak, helburu erlijioso eta didaktikoekin. Aipatzekoa dugu, garai honetan Sarako taldea.

Pedro Axular,Sarako taldekoa, Lapurdiko mugan dagoen Urdazubikoa zen eta ikasketak Salamancako unibertsitatean egiten zituen. 1600ean Sarako parrokiako erretoretza eskuratu zuen eta bertan egon zen heriotzera arte. Bere esku trebeak ordura arte ezohizkoa zuen dotorezia erantsi zion euskarari. Mezu ulergarria eta garbia emango digu beti. 1643. urtean "Gero" izeneko liburua publikatu zuen.

Allande Oihenarte ez zen Sarako taldearen kidea, ezta abadea ere. Maulen jaio zen, legegizon eta kargudunen familia batean. Abokatua izan zen eta kargu garrantzitsuak bereganatu zituen. Alargun aberats eta noble batekin ezkondu zen. Historiari eskaini zizkion bere ahaleginik handienak: Notitia Utriusque Vasconiae(1638)

No hay comentarios: