2008/05/27

Esaera zaharren bilduma

1596an Iruñean Kaleratu zen "Refranes y Sentencias Comunes en Vascuence". Honek 539 esaera zahar biltzen ditu.Hauetariko batzuk;
1.Baliozko oleak, burdiarik ez (Funtsik gabeko gauzek ez dutela fruiturik ematen)
2.Betiko itoginak aria zulatu eta aldi luzeak guztia aztu (Ekinagaz helbururik zailenk lortu)
3.Inudea laztan dauenak seiari bezuza (Maite dugun pertsonengana iristeko, zeharbideak erabili sarritan)
4.Gorua garrian eta gogoa kirolan (Zeregin batean gaudenean, baina burua beste nonbaiten)
5.Otsoak hartzari min leio (Itxurak engainatu egiten duela)
6.Adinon da bost ume, alaba bi ta iru seme (Lehen ume asko izateak, lan handia eman arren, zoriontasuna eman)
7.Bizar illari lotsa gitxi (Norbait hila errespetatu)
8.Odolak su baga diraki (Odolak ez du behar surik irakiteko, erraz berotu eta haserretzen garelako)
9.Zaharragoa, ikasgurago (Zenbat eta zaharragoa izan, ikasteko gogo gehiago)
10.Nekearen ostean poza (kontrasterik ere ez da falta)

No hay comentarios: